KORRONTZI & OINKARI
CURRICULUMA:
- “Infernuko hauspoa” ikuskizuna (2010-2012)
- “Urratsa” ikuskizuna (2012-2013)
- “Tradition 2.1” ikuskizuna (2013-2014)
- “Symphonic Bilbon” ikuskizuna (2014-2015)
- “Korrontzi Dantzan” ikuskizuna (2015-2019)
- “Koplariak” (2020-2023)
- “20 urte” (2024-2026)
- Gora musika! (2025-…)
- Mundua dantzan (2026-…)
Korrontzi folk taldearen hastapenak 2004. urtean aurkituko ditugu Mungian (Bizkaia). Folk munduko proiektu berri hau Agus Barandiaran (trikia) eta Mikel Romero (mandolina, kitarra) musikarien eskutan hasi zen gorpuzten. Aintzinako doinuetan oinarritutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zioten, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta. Gipuzkoako trikiti tradizionalaren ildoak oso gustoko ditu Agusek eta Bizkaiko soinuak etxetik ezagutzen ditu, bere familiaren tradiziotik. Korrontzi, gehienbat, hori da, tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta. Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da Korrontzi.
Korrontzik oso garbi du “Getxo” izenburuko disko bikoitza zuzenean grabatu eta argitaratu ondoren, zein den bere kokapena Euskal Herriko folklorearen barruan. Ez du musika soilik eskaini nahi, ikuskizuna baizik. Helburu honekin hasi ziren elkarlanean Korrontzi eta Oinkari dantza taldea eta horren fruitu da Korrontzi & Oinkari proiektua. Bertan, Korrontzi folk taldearen trikiti doinuei dantza jarriko die Oinkari dantza taldeak, honek ere, ildo beretik, tradizioari eutsiz, gaur egunera moldatutako koreografiak dantzatuko ditu. Taula gainean, musika eta dantzaren arteko uztarketa perfektua nagusituko da.
Hainbat herrialdetako musika, dantza eta tradizioa uztartuko dituen nazioarteko bira da “Mundua dantzan” emanaldia.
Proiektuak elkarlanaren funtsa mantentzen du, eta emanaldi bakoitzean tokiko dantza taldeak barneratuko ditu. Horri esker, dantzari belaunaldi ezberdinen arteko loturak indartuko ditu eta Korrontziren musika formatu eszeniko berrietara eramango da.
Bira 2027ko martxoan amaituko da, Bilbao Exhibition Center-en (BEC!) egingo den ikuskizun handi batekin. Bertan, 100 dantza-talde eta 1.200 dantzari baino gehiago bilduko dira.
Ekitaldi horretan, musika eta dantzaz gain, artista gonbidatuak ere egongo dira. Bertan, herri-kirolak ere parte hartuko dute haien mugimenduak koreografia bihurtuz ikuspegi artistiko batetik. Horrez gain, argiztapen, soinu eta eszenografiaren ekoizpen tekniko bereziak izango dituzte.

Korrontzi eta Bixente Martinez Oskorriren gitarrista ohia, Oihane Iartza eta Urko Oskoz Ene Kantak haur taldekoekin elkartu dira, Gora Musika! proiektuan. Guztiek batera haurrei zuzendutako ikuskizuna eskaintzen dute eta bertan Ezpelurko erraldoiek ere parte hartzen dute.

Fitxa artistikoa:
- Gora Musika!: Oiane Yarza, Urko Oscoz
- Korrontzi: Agus Barandiaran, Ander Hurtado de Saratxo, Kike Mora, Alberto Rodríguez
- Gonbidatutako musikaria: Bixente Martinez
- Abeslaria: Haizea Armendariz
- Dantzariak: Naroa Villar, Begoña San Martin, Adei Mezo eta Oinkari Dantza Taldea
- Soinua: César Ibarretxe
- Argiak: Events Onddar 2
- Muntaia: Gaizka Vallejo
- Argazkiak: Guille Urkijo
- Musika: Bixente Martinez, Korrontzi
- Koreografiak: Oiane Yarza, Urko Oscoz
- Management: Emankor Sarea
