IÑAKI DIEGUEZ & OINKARI
CURRICULUMA:
- “Akustik Trio” ikuskizuna (2021-…)

Sagartu ikuskizuneko musikari eta musika egile izaki, 2017an izan zuen Oinkarik lehen harremana Iñaki Dieguez akordeoilari, konpositore eta moldatzaile handiarekin. Orduz geroztik, hainbat abesti moldatu eta sortu dizkio taldeari. Akustik trio emanaldi honetan, ordea, ez da bakarrik izango. Alboan izango baititu Angel Unzu eta IkerTelleria musikariak. Lehena gitarra jolea, konpositorea, interpretatzailea, moldatzailea eta ekoizlea da. Bigarrena, berriz, perkusio jolea. Hirurek kontzertu eklektikoa eskainiko dute; Frantziako musikatik eta tangotik hasi eta folketik hurbil daudenetara, inprobisatutako musikatik edo jazzetik pasatuz. Musika doinu hauei gorputz mugimendua emanez, Oinkari Dantza Taldeko bi dantzari ariko dira. Bazatoz?
EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:
Musikariak: Akustik Trio. Partaideak:
- Akordeoia: Iñaki Dieguez
- Gitarra eta bouzukia: Angel Unzu
- Perkusioa: Iker Telleria
Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea