PIER PAUL BERZAITZ & OINKARI
CURRICULUMA:
- “Laida pilota” ikuskizuna (2018-2020)
- “Hitzez… Hitz” ikuskizuna (2021-2023)
- “Bereterretx” ikuskizuna (2024-…)
2018an abiatu zen Landarbaso abesbatzaren eta Oinkari dantza taldearen arteko elkarlana. Lehen hauek Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean emanaldi bat burutzen hasi ziren eta dantzarien beharra sortu zitzaien. Oinkari dantza taldea ezaguna zuten bertako partaide batzuk, gaztexeagotan, taldeko partaide izan baitziren.
Curriculumean azaldu bezala, Laida pilota emanaldia izan zen lehen kolaborazioa, ondoren Hitzez… Hitz ikuskizuna etorri zen eta egun, Bereterretx ikuskizuna oholtzaratu dugu. Bereterretxeren Kanthoria oinarri hartuta, LILA elkarteak produzituta eta Pier Paul Berzaitzen gidaritzapean dantza eta kantua lotzen dituen ikuskizuna da.
Haltzak ez dü bihotzik
Ez gaztanberak hezürrik
Ez nian uste erraiten ziela
Aitunen semek gezürrik
Andozeko ibarra
Ala ibar lüzia
Hiruretan ebaki zeitan
Armarik gabe bihotza
FITXA ARTISTIKOA:
- Egintza: Lilia Elkartea
- Sorkuntza: Pier Paul Berzaitz
- Musika zuzendaria: Philippe de Ezcurra
- Musika taldea: Belatza
- Dantzariak: Berritz’Hats-Xüberotarrak eta Oinkari
- Kantariak: Magali Zubillaga, Mathilde eta Bixente Baqué, Audey
Carrique, Jean-Michel Bedaxagar, Michel Arotce, Pier Paul Berzaitz, Marcel eta Lorea
Erreçarret.