SAGEL & OINKARI 2024-06-11T14:59:48+00:00

SAGEL & OINKARI

CURRICULUMA:

  • “Ura gara-bidean” ikuskizuna (2024-…)

Tradizioa gara edo tradizioak egiten gaitu? Tradizioak olatuka funtzionatzen du edo guk sortzen ditugu tradizioaren olatu berriak? SAGEL taldearen eskutik, galderak erantzuteko galdera gehiago proposatzen dituen estraineko ikuskizuna da esku artean duzun hau. Antzeko galderetatik abiatuz eta ura metafora gisa hartuta, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta euren ibilbidea gogoratu eta gorestea du helburu ikuskizun honek, euren kantu eta piezetatik abiatuta eta gaurko musika moldeetara ekarrita.

Zalantzarik gabe, trikitixaren atzoko eta gaurko munduak uztartuko dituen ikus-entzunezko bidaia oparo bat, sorpresaz betea non ikusleak ez duen bidaiatik jaitsi nahi izango. Hori guztia, Off-eko ahots zein bereziki ikuskizunerako idatzitako abesti, letra eta doinuz lagundua, atzotik gaurkotsunerako bidaia ahaztezin bihurtuko dutenak.

EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:

Musikariak: Sagel. Partaideak:

  • Perkusioa: Iñaki Letamendia
  • Trikitixa: Andoitz Antzizar
  • Ahotsa: Izaro Markotegi

Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea