PIER PAUL BERZAITZ & LANDARBASO & OINKARI 2022-09-22T11:45:51+00:00

PIER PAUL BERZAITZ & LANDARBASO & OINKARI

CURRICULUMA:

  • “Laida pilota” ikuskizuna (2018-2020)
  • “Hitzez… Hitz” ikuskizuna (2021-…)

2018an abiatu zen Landarbaso abesbatzaren eta Oinkari dantza taldearen arteko elkarlana. Lehen hauek Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean emanaldi bat burutzen hasi ziren eta dantzarien beharra sortu zitzaien. Oinkari dantza taldea ezaguna zuten bertako partaide batzuk, gaztexeagotan, taldeko partaide izan baitziren.

Curriculumean azaldu bezala, Laida pilota emanaldia izan zen lehen kolaborazioa, baina bigarrena ere bidean da. Hitzez… Hitz ikuskizuna daukagu esku artean. Baina emanaldi bat hitzez azaltzea baino ikustea egokiagoa denez, gure elkarrizketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:

Eñaut Agirre Hernaniko bertsolari ezagunak leihoak irekiko dizkio, dantzari eta kantari desberdinek gero apainduko duten, munduari. Lau gogoeta eremu zabalduko dizkiogu bertsolariari: Gizakiaren ontasuna eta Jainkozko alderdia, baina bestalde alde iluna, izadiaren edertasuna eta bereziki gure eskualdeko mendiaren eta itsasoarena, Mikel Laboak kantatzen duen Joxean Artzeren Gure bazterrak olerkiaren ildotik, bizitzaren penak eta ahuenak eta bizipoza eta biziaren maitasuna.Haren hitzen iturrian edango duten artista desberdinek bertsolariaren ikuspuntuaren atalak koloreztatuko dituzte.

FITXA ARTISTIKOA:

  • Albert Hastoy: Lilia Elkartea
  • Maddalen Dorronsoro: Apailu artistikoa
  • Iñaki Tolaretxipi: Landarbaso abesbatzaren zuzendaria
  • Philippe de Ezcurra: Musika zuzendaria, musikagilea
  • Eñaut Agirre: Bertsolaria
  • Delphine Labandibar: Biolina
  • Iñaki Letamendia: Perkusioa
  • Laura Jekabsone: Musikagilea
  • Liliane Vandeninde: Maketa eta afixa
  • Josean Ezeiza: Sonoa
  • Landarbaso: Abesbatza
  • Oinkari dantza taldea eta Eneko Arteaga (zuzendaria)
  • Berritza-Dantza Trük Xüberoa dantzariak eta Pette Jaragoyhen (zuzendaria)
  • UHINA: Sonorizazio eta argiztapena