ERROTAN
CURRICULUMA:
- “Errotan” ikuskizuna (2023-…)
- “Ari du” ikuskizuna (2011-2013)

2011n plazaratutako “Ari du” ikuskizunaren ildo beretik sortu da emanaldi hau. ERROTAN ikuskizun berri honetan, Euskal Kulturan hain presente dauzkagun dantza tradizionalak izango ditugu ikusgai, zuzeneko musikarekin lagundurik. Horrez gain, Juan Kruz Igerabidek sortutako poesiak josiko du emanaldiaren ibilbidea:
Errotaren bigarren buelta da/ hain buelta desberdina, /beste oin batzuk dabiltza dantzan, /doinu airez egina, /ur berriak eragiten dio, /berri du zeru-mina, /errotaren bidea beti da/ desberdinez berdina.
Nahiz eta azken urteetan Oinkarik dantza garaikidearekin landutako hainbat ikuskizun plazaratu dituen, geldialdi bat egiteko ordua iritsi da. Atzera begiratu bat egin nahi dugu eta gure erroei heldu. Dantza tradizional hutsez eginiko ikuskizuna eskaintzera gatoz.
EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:
- Dantzariak: Oinkari dantza taldeko 50 dantzari
- Musikariak: 7 musikari zuzenean
- Dantza zuzendaria: Eneko Arteaga
- Musika zuzendaria: Iñaki Dieguez
- Poesia: Juan Kruz Igerabide
- Soinu teknikaria: Iker Ugalde
- Argien diseinua eta teknikari lanak: Uhina