OINKARI & HIKA
CURRICULUMA:
- “Amantalen ahotsa” ikuskizuna (2012-2012)
- “Itsasoaren emazteak” ikuskizuna (2013-2016)
- “Sagartu” ikuskizuna (2017-2020)
- “Gazte” ikuskizuna (2021-…)
DANTZA PLAZARATZEA, ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu EDERRA?
Kaleak horren hutsik eta itzalita izan diren garai hauetan, KALEKO ikuskizun bat sortzeak, badu errebeldiatik, aldarrikapenetik, badu gutxi arte ohiko zen moduan, plazak jendez gainezka sentitzeko gogo eta ilusiotik. Badu askatasun egarritik eta, batez ere, badu dantza jendeari hurbiltzetik.
GAZTE kaleko DANTZA ikuskizun GAZTEa da. GAZTEekin egina, GAZTEak mintzo eta mintzagai, eta publiko ORORI zuzendua.
Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita.
Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, oinarri elektronikoa izango duten erritmoekin dantzatuko dugu, hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroez inguratuta.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Dantzariak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Sua Enparantza, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Kolaborazioa eszenan: Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Musika konposaketa: Zigor Lampre (DJ Zigor).
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor DJ eta Eneko Dieguez saxoan.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga (dantzarien kontakizunetan oinarrituta).
- Jantziak: Xabier Mujika.
- Diseinu grafikoa: Santos Bregaña. Laia.
- Argazkiak: Egoitz Bengoetxea “Otxabi”.
- Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia.
- Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa.
- Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 / 656792501 (Teresa).
UMOREZ, ALAITASUNEZ eta BIZI-BIZI, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen KALEKO ikuskizun multidisziplinarra da SAGARTU. Zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan gorria eta eskuan berdea!
Sagarra gure herriaren historiaren parte handia da. Sagardoari esker iritsi dira baserriak gaur egunera arte. Tolarearen inguruan eraikitako eraikinak dira eta haiei esker egin dute aurrera. Gipuzkoan 1932.urtean, esaterako, gaur egungo biztanlegoaren erdia izanda ere, 744 sagardotegi zeuden martxan, guztira, 8 miloi litro sagardo ekoizteko. Ez da gure asmoa sagar edota sagardoari buruzko ikuskizun historiko bat egitea, baina ezin dugu ukatu, sagarra bizitzeko modu bat dela Euskal Herriko eta batez ere Gipuzkoako familia asko eta askorentzat. Bestalde, sagarra bere horretan, oso elementu dantzagarria da. Biribiltasun horrek mugimendurako gonbita egiten du, erakargarria da begi bistarako, koloretsua eta oso eramangarria: eskuetan, poltsikoan.
Fitxa artistikoa
- Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
- Aktorea: Miren Gojenola
- Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
- Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
- Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
- Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
- Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
- Argazkiak: Otxabi studioa
- Bideoa: Acrónica Producciones
- Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
- Administrazioa: Asun Etxebarria
- Komunikazioa: Amaia Kerexeta
- Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
- Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)
SAGARTU ikuskizunaren azken emanaldia 2020ko azaroan izan zen.
“Amantalen ahotsa” ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak. 2012ko azaroa zen. Orduko hartan, Gerra zibilean amantala jantzita bizitzari aurre nola egin erakutsi ziguten emakumei buruz mintzatu ginen. Ahotsak elkarteak antolatu zuen ikuskizuna. Handik urte betera, 2013ko uztailean, ITSASOAREN EMAZTEAK ikuskizuna sortu zuten elkarlanean. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore biltzen dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.
Elkarlana zinez aberasgarria izan da bi taldeentzat. Hika aspaldidanik gogotsu zegoen dantzaren munduan murgiltzeko. Agurtzane Intxaurragaren formakuntzan dantzak garrantzi handia izan du beti eta bere ikuskizunek koreografia eszenikotik asko dute. Hala, Oinkarik bere ikuskizun berria zuzentzeko eskatu zionean, ez zuen pausoa emateko zalantzarik izan. Gogoa, ilusioa, urrats berriak ikertu eta ezagutzeko asmoak izan ziren elkarlanean hasteko arrazoietariko batzuk.
Oinkarik, bestalde, berrogei urteko ibilbidea gainean zuela, urrats berriak emateko beharra sentitu zuen. Nor zen eta nondik zetorren ahaztu gabe, Hikarekin lan egiteak Euskal dantzari ikuspuntu desberdin batetik begiratzeko aukera emateaz gain, Euskal herriko Antzoki sarean lan egiteko parada eskaini dio. Gerora, bi taldeen arteko elkarlanak ohiko bihurtu dira.
Fitxa artistikoa
- Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
- Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
- Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
- Musikariak: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
- Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
- Soinu diseinua: Mikel F Krutzaga
- Argien diseinua: Xabier Lozano
- Eszenografia diseinua: Miren Intxaurraga
- Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
- Diseinu grafikoa: Atelier Laia
- Argazkiak: Karlis Medrano