KORRONTZI & OINKARI 2017-10-17T21:49:37+00:00

KORRONTZI & OINKARI

CURRICULUMA:

  • “Infernuko hauspoa” ikuskizuna (2010)
  • “Urratsa” ikuskizuna (2012)
  • “Tradition 2.1” ikuskizuna (2013)
  • “Symphonic Bilbon” ikuskizuna (2014)
  • “Korrontzi Dantzan” ikuskizuna (2015)

Korrontzi folk taldearen hastapenak 2004. urtean aurkituko ditugu Mungian (Bizkaia). Folk munduko proiektu berri hau Agus Barandiaran (trikia) eta Mikel Romero (mandolina, kitarra) musikarien eskutan hasi zen gorpuzten. Aintzinako doinuetan oinarritutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zioten, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta. Gipuzkoako trikiti tradizionalaren ildoak oso gustoko ditu Agusek eta Bizkaiko soinuak etxetik ezagutzen ditu, bere familiaren tradiziotik. Korrontzi, gehienbat, hori da, tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta. Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da Korrontzi.

Korrontzik oso garbi du “Getxo” izenburuko disko bikoitza zuzenean grabatu eta argitaratu ondoren, zein den bere kokapena Euskal Herriko folklorearen barruan. Ez du musika soilik eskaini nahi, ikuskizuna baizik. Helburu honekin hasi ziren elkarlanean Korrontzi eta Oinkari dantza taldea eta horren fruitu da Korrontzi & Oinkari proiektua. Bertan, Korrontzi folk taldearen trikiti doinuei dantza jarriko die Oinkari dantza taldeak, honek ere, ildo beretik, tradizioari eutsiz, gaur egunera moldatutako koreografiak dantzatuko ditu. Taula gainean, musika eta dantzaren arteko uztarketa perfektua nagusituko da.

EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:

Musikariak: Korrontzi Folk Taldea. Partaideak:

  • Agus Barandiaran: trikitixa eta ahotsa
  • Ander Hurtado de Saratxo: bateria eta kutxa
  • Kike Mora: baxua
  • Alberto Rodriguez: kitarra akustikoa eta mandolina

Musikari gonbidatua: Xabier Berasaluze “Leturia”

Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (30 neska-mutil)