JULEN ALONSO & OINKARI 2020-12-13T18:55:24+00:00

JULEN ALONSO & OINKARI

CURRICULUMA:

  • “Sutan Dantzan” ikuskizuna (2020)

2019an kaleratu zuen Julen Alonso gazteak Sutan Dantza lana. Gaztetasunaren ilusiotik eta barru-barruko goxotasunetik ateratako abestiez osatutako diskoa da, Julenek berak sortua, idatzia, konpondua eta promozionatua. Bere-berea. Alboan izan du Eneritz Aulestia guztiari borobiltasuna eta sentimentua jartzen. Binomio artistiko zoragarria osatzen dute eta halaxe nabaritzen da eszenatokira agertzen diren lehen momentutik.

Oinkari Dantza Taldeko gazteak ere ilusio berarekin datoz bidea eskatzen. Energia eta ilusio honek ezer baino hobeto egin du bat Julenen sugarrekin. Proiektu gaztea, indartsua, freskoa osatu dute Julen eta Oinkarik elkarrekin. Emanaldia bera sentimentu desberdinen bidaia da: Alaitasunetik goxotasunera, indarretik samurtasunera… lehen mailako sentimentu transmisioa, bai musikan eta baita dantzan ere, tradiziotik eta egunerokotasunetik edanez.

Bizitzaren trenak bakarra duelako bidaia, gerora begiratu gabe eguneroko ametsak gozatzeko modu atsegina topatuko duzu gurekin. Animatu zu ere gure trenera!!

EMANALDIAREN EZAUGARRIAK:

Musikariak: Julen Alonsoren taldea. Partaideak:

  • Trikitixa eta ahotsa: Julen Alonso
  • Panderoa eta ahotsa: Eneritz Aulestia
  • Perkusioa: Aitor Telleria
  • Gitarra: Ander Ederra
  • Baxua eta kontrabaxua: Joanes Ederra

Musikari gonbidatuak: Julen Alonsoren ikasleak

Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea