Inprimatu
PDF fitxategia

KORRONTZI & OINKARI - "infernuko hauspoa"

xoxua

KORRONTZI (www.korrontzi.net)

Korrontzi folk taldearen hastapenak 2004. urtean aurkituko ditugu Mungian (Bizkaia). Folk munduko proiektu berri hau Agus Barandiaran (trikia) eta Mikel Romero (mandolina, kitarra) musikarien soinuak hasi ziren gorpuzten. Aintzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zioten, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta. Gipuzkoako trikiti tradizionalaren ildoak oso gustoko ditu Agusek eta Bizkaiko soinuak etxetik ezagutzen ditu, bere familiaren tradiziotik. Korrontzi, gehienbat, hori da, tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta eta bere alboan dituen beste tresna guztien batuketa. Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da Korrontzi.

bustuntzuri

 
 
 
 

 

 

"infernuko hauspoa" ikuskizun berria

Arin Ruso

Korrontzik oso garbi du "Getxo" izenburuko disko bikoitza zuzenean grabatu eta argitaratu ondoren, zein den bere kokapena Euskal Herriko folklorearen barruan. Ez du musika soilik eskaini nahi, ikuskizuna baizik. Helburu honekin hasi ziren elkarlanean Korrontzi eta Oinkari dantza taldea eta horren fruitu da eskaintzera gatozen "infernuko hauspoa" ikuskizun berri hau.

Bertan Korrontzi folk taldearen trikiti doinuei dantza jarriko die Oinkari dantza taldeak. Kontzertuan zehar Euskal Herriko dantza tradizionalez gain Edu Muruamendiaraz-ek prestaturiko koreografia berriak izango ditugu taula gainean, musika eta dantzaren arteko uztarketa nagusituz.

 

 

 

 

 

EMANALDIAREN EZAUGARRIAK

Musikariak: Korrontzi Folk Taldea. Partaideak:

  • Agus Barandiaran: trikitixa eta ahotsa
  • Iker Lopez de Bergara: alboka, albokotea, whistleak, zeharkako flauta, panderoa, txistua, xirula eta koruak
  • Ander Hurtado de Saratxo: bateria eta kutxa
  • Kike Mora: baxua
  • Alberto Rodriguez: kitarra akustikoa eta mandolina

 

Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (27 neska mutil)

Dantza zuzendaria: Edu Muruamendiaraz

Soinu teknikaria: Iker Aginaga

Argi teknikaria: Urko Arruza

 

Korrontzi folk taldeak eta Oinkari Dantza Taldeak beste pauso bat eman nahi dute beraien ibilbide profesionaletan. Bakarka urrats handiak eman dituzten arren, proiektu berri batean murgildu nahi dute, Korrontziren folk musika eta Oinkari Dantza Taldearen dantza tradizional eta koreografiak uztartuz.

 

belardi