Inprimatu
PDF fitxategia

Ezkontzak

Dantzariak ezkontza bateanBetidanik euskal kulturan pisu haundia izan dute euskal dantzek, hori dela eta, ekitaldi garrantzitsuetan dantzarien presentzia ezinbestekoa izan da. Urteen poderioz ohitura bilakatzen joan denez, gaur egun ospatzen diren ezkontzetan dantza ohiko elementu bilakatu da.

Hau ikusirik, OINKARI dantza taldeak duela urte batzuk ekin zion ezkontzetan dantzatzeari. Jarraian, laburki azalduko dugu zertan datzan dantzarien lanak:
Gure dantzarietako bik "Ezpata dantza" dantzatzen dute ezkontza ekitaldiaren erdian txistulariaren txistu hots eta danbolin erritmoz lagundurik.

Ospakizunaren amaieran, dantzariek arkuz eta ezpataz osaturiko zubi antzeko bat irudikatzen dute. Pasabidearen alde batera bikote ezkonberria iristen denean, beste dantzari batek "Agurra" dantzatzen die, berriz ere txistu doinuak entzuten direlarik.

Ekitaldi honetan 8 dantzarik eta txistulari batek parte hartu ohi dute. Kostua 450 € da.