Inprimatu
PDF fitxategia

Dantza ikastaroak 2017-2018

Datorren ikasturtean OINKARIko dantza ikastaroetan parte-hartu nahi duzu? Txiki-txikienetatik hasi eta helduetarainoko tartean baduzu non gozatua! Dantzaren sustraiak ezagutu eta erritmoarekin jolas eginez gozatuko duzu.

Ikastaro guztiak, Villabonako Txermin auzoan dagoen Zubimusu ikastolan burutzen dira, azkeneko solairuan kokatuta dagoen ganbaran. Txikienen irakaskuntza Oinkari dantza taldeko helduek burutzen dute, euskal dantzaren oinarriak sustraituz. Ikastaro hauetan Oinkari dantza taldeko 10 partaide dabiltza irakasle lanetan, beraiek jasotzen dutena haurrei irakatsiz. Era honetara, lotura estua sortzen da talde guztien artean, izan ere, jarraitu beharreko bidea bakarra baita. 13 urtetik gorako ikasleek berriz, astean behin, Eneko Gil-en gidaritzapean egiten dute lan; dantza garaikidearen oinarriak ikasi eta euskal dantzekin uztartuz, koreografia desberdinak sortuz.

Dantza ikastaroetan parte hartzeko jarraibideak ondorengo bideetan aurkituko dituzu.

1) NOLA EMAN IZENA - Dantza Ikastaroak 2017-2018

2) ORDUTEGIEN TABLA - Dantza Ikastaroak 2017-2018

3) TARIFA + KONTU KORRONTEAK - Dantza Ikastaroak 2017-2018

Animatu! Datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!

Argazkia