Inprimatu
PDF fitxategia

OINKARI & HIKA


CURRICULUMA:

  • "Amantalen ahotsa" ikuskizuna (2012)
  • "Itsasoaren emazteak" ikuskizuna (2013)
  • "Sagartu" ikuskizuna (2017)

ITSASOAREN EMAZTEAK ikuskizuna

Amantalen ahotsa ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak. 2012ko azaroa zen. Orduko hartan Gerra zibilean amantala jantzita bizitzari aurre nola egin erakutsi ziguten emakumei buruz mintzatu ginen. Amantalen elkarteak antolatu zuen ikuskizuna. Handik urte batera, 2013ko uztailean ITSASOAREN EMAZTEAK ikuskizuna sortu zuten elkarlanean. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatu ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bildu dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.

Elkarlana zinez aberasgarria izan da bi taldeontzat. Hika gogotsu zegoen aspalditik dantzaren munduan murgiltzeko. Agurtzane Intxaurragaren formakuntzan dantzak atal handia izan du beti eta bere ikuskizunek asko dute koreografia eszenikotik. Hortaz, Oinkarik bere ikuskizun berria zuzentzeko eskatu ziotenean ez zuen dudarik izan. Gogoa, ilusioa, urrats berriak ikertu eta ezagutzeko asmoak izan ziren elkarlanean hasteko arrazoietako batzuk. Bestalde, Oinkarik berrogei urteko ibilbidearekin gainean, urrats berriak emateko beharra ikusi eta sentitu zuen. Nor zen eta zertan ari zen ahaztu gabe, Hikarekin lan egiteak Euskal dantzari begirada ezberdinez begiratzeko aukera emateaz gain, Euskal herriko Antzoki sarean lan egiteko parada eskaini dio. Gerora bi taldeen arteko elkarlanak ohiko bihurtu dira.

Fitxa artistikoa

  • Dantzariak:Oinkari Dantza Taldea
  • Zuzendaritza eta dramaturgia:Agurtzane Intxaurraga
  • Dantza garaikideko koreografoa:Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
  • Aholkularitza koreografikoa:EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Musika originala eta zuzendaritza:Pello Ramirez
  • Musikariak:Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
  • Aktoreak:Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
  • Soinu diseinua:Mikel F Krutzaga
  • Argien diseinua:Xabier Lozano
  • Eszenografia diseinua:Miren Intxaurraga
  • Jantzien diseinua:Azegiñe Urigoitia
  • Diseinu grafikoa:Atelier Laia
  • Argazkiak:Karlis Medrano

Itsasoaren emazteak


SAGARTU ikuskizuna

UMOREZ, ALAITASUNEZ eta BIZI-BIZI, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen KALEKO ikuskizun multidisziplinarra da SAGARTU ikuskizuna. Zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!

Sagarra gure herriaren historiaren parte handia da. Sagardoari esker iritsi dira baserriak gaur egun arte. Tolarearen inguruan eraikitako eraikinak dira eta haiei esker egin dute aurrera. Gipuzkoan 1932.urtean, adibidez, gaur egun daukan biztanlegoaren erdia izan arren, 744 sagardotegi zeuden martxan. Guztira, 8 miloi litro sagardo ekoizteko. Ez da gure asmoa sagar edota sagardoari buruzko ikuskizun historiko bat egitea, baina ezin dugu ukatu ere, sagarra, bizitzeko modu bat dela Euskal Herriko eta batez ere Gipuzkoako familia asko eta askorentzat. Bestalde, sagarra bere horretan, oso elementu dantzagarria da. Borobiltasun horrek mugimendurako gonbita egiten du, erakargarria da begi bistarako, koloretsua eta oso eramangarria: eskuetan, poltsikoan.

Fitxa artistikoa

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa:Asun Etxebarria
  • Komunikazioa:Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

24 Sagartu