Inprimatu
PDF fitxategia

Oinkari & Hika - "Itsasoaren Emazteak"


IE kartela

FITXA ARTISTIKOA

Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)

Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa

Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia

Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez

Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez

Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga

Soinu diseinua: Mikel Fernandez

Argien diseinua: Xabier Lozano

Eszenografia errealizazioa: Eskenitek

Argazkiak: Karlis Medrano

Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia

Banaketa: HIKA Teatroa (633252200) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


OINKARI & HIKA

Amantalen ahotsa ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak, Billabonako Gazte dantzari hauek eta Agurtzanek (Gerra zibilean amantala jantzita bizitzari aurre nola egin erakutsi ziguten emakumeen omenez Amantalen elkarteak antolatu zuen ikuskizunean). Lana bezain ederra izan zen Oinkari eta Hikaren arteko harremana, hasiera hasieratik.IE 4

“Ilusioa, freskotasuna, gazteen berezko indarra, distira, pauso berriak ematen hasteko gogoa... guzti horrek txundituta utzi ninduten. Hilabete batzuk geroago beraien ikuskizun berria zuzentzeko eskatu zidatenean ez nuen dudarik egin. Bai, nahi dut.” (Agurtzane)

“Agurtzanek zuen lan egiteko moduak, transmititzen zuen pasioak eta artistikoki buruan zituen ideiak ikusita, Oinkariren etorkizuneko proiektuetan leku garrantzitsua izango zuela garbi genuen”. (Oinkari)

Proiektuari ekin eta hilabete gutxira, elkarlanak edukian ez ezik forman ere lan mota berria ekarri du berarekin. Oinkarik eta Hikak koproduzioan aurkeztuko dute “Itsasoaren emazteak” ikuskizuna. Indarrak batuta datoz, jakinda garai zail hauetan elkarlana dela aurrera egiteko giltzarria. Sarea zabalduz emaitza hobea, emankorragoa eta batez ere guztiontzat aberasgarriagoa lortzeko helburuarekin.

ITSASOAREN EMAZTEAK

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

“Karakterra biozu itsasoari aurre egiteko eta biharrari beldurrik ez.”

“Eskuokaz osatu dodaz arrantzale, zure zauriak eta eskuokaz bildu gure umeak eta egunero josi sareak. Eskuokaz lehortu baita erakutsi gura ez dodazan malkoak... dana egin dot saregilearen eskuokaz. Eta nik halakoetan pentzetan dot... hau usain ederra nire eskuena: salitre freskuarena!”

Emanaldiko entseguaren trailerra ikusteko, sakatu irudian.

IE Bideo esteka