OINKARI & HIKA - "Itsasoaren emazteak" (CD/DVD) karritoerosi 25 €
 
caratura-emazteak

Oinkari eta Hika teatroak elkarlanean osatutako ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari (Pello Ramirez, Fredi Pelaez, Angel Unzu eta Xabier Zeberio) eta bi aktore (Agurtzane Intxaurraga eta Miren Gojenola) bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Oraingo honetan Oinkarik eta Hikak apustu garbia egin dute eta ikuskizun berri hau DVDan argitaratzeaz gain, musikak duen garrantzia azpimarratuz, CDa ere argitaratu dute. Biak ala biak profesionalak guztiz. Finean, ikuskizun hunkigarri bezain erreala.

 

 

OINKARI - "Ari du" (DVD) karritoerosi 20 €
 
caratula-aridu

Oinkarik hasieratik garbi zuen dantza guztietan erritmoa dela guztia markatzen duena. Euria, markatuko zien elementu garbia zela ikusi zuten, berak ere erritmo desberdinak izan baititzake. Lotura hori probestuz eurian oinarritu dira emanaldi hau osatzerako garaian. Emanaldian zehar dantza bakarrik utzi nahi ez eta, literaturako arlo desberdinak aztertu ondoren, poesia iruditu zaie euriak markatutako erritmoa bilatzeko modurik errazena, erritmo ugari marka ditzake eta joko honek asko errazten du dantza eta poesiaren arteko uztarketa hori. Emanaldi honetan hainbat euskal dantza ikusteko parada izango dugu. Hain ezagunak ez diren inguruko herrietako dantza tradizional batzuk ere berreskuratu nahi izan dituzte emanaldia osatzerako garaian. Bestalde, euskal pausoetan oinarritutako eta Edu Muruamendiarazek osatutako koreografia batzuk ere errepertorioan sartu dituzte. Euren iritziz bi munduek baitute lekua gaur egunean eta bien arteko uztarketa posible dela erakutsi nahi izan dute emanaldian.

 

 

KORRONTZI & OINKARI - "Infernuko hauspoa" (DVD) karritoerosi 20 €
 
caratula-korrontzi

Korrontzi taldeak hirugarren diskorako gonbidatuak ekarri ditu edo hobeto esateko, aliatu egin da. Korrontzi taldeak eta Oinkari Dantza Taldeak ikuskizun bat landu dute, “Infernuko hauspoa”. Korrontzi taldeak zerbait berezia egin nahi zuen eta bidean Oinkari Dantza Taldea gurutzatu zenean, ideak lainoak zeruan bezala argitu egin ziren. Musika eta dantza elkarrekin joan dira beti. Ez dago dantzatzen ez den musikarik esaldia kontuan hartuta, Korrontzi taldearen folk doinuak dantzatzera dator Oinkari. Musikaren sentsazioak ez dira soilik belarritik sartzen. Dantzaren plastizidadeak erabat lagun diezaioke musikari. Musikaren gailurra beste gailur batera eraman dezake. Dantzaren ikusmen soila polita da baina musika lagungarri dela, bien arteko eztanda ikusle-entzulearengan askoz indartsuagoa da. Berrogei dantzari folk musikarekin arrimatuta. Korrontziren doinuetan oinarrituta, Oinkari taldeak dantza garaikidea eta Euskal Herriko dantza tradizionalak uztartu egin ditu. Dantza garaikidea, klasikoa eta Euskal Herriko dantzekin nahasketa bat egiten du Oinkari taldeak. Uztarketa, fusioa, batuketa, mestizajea. Beste hainbat hitz sar daitezke, baina horiek ongi erakusten dute Korrontzi taldearen doinuekin zer nolako dantza mota eskaintzen duen Oinkari Dantza Taldeak. Ikuskizunaren zaparradak klimaxak erraz lortzen ditu. Gori-gorian musika eta dantza. Zaparrada musika eta dantzan. Zaparradak dantzan musikarekin.