IKASTAROAK 2018-06-16T10:46:08+00:00

DANTZA IKASTAROAK

Datorren ikasturtean OINKARIko dantza ikastaroetan parte hartu nahi duzu? Haurra, gaztetxoa, gaztea edo heldua izan, baduzu non gozatua! Dantzaren sustraiak ezagutu eta erritmoarekin jolas eginez gozatuko duzu.

Ikastaro guztiak, Villabonako Txermin auzoan dagoen Zubimusu Ikastolan burutzen dira, azkeneko solairuan kokatuta dagoen ganbaran. Txikienen dantza hezkuntza Oinkari dantza taldeko helduenen esku geratzen da, euskal dantzaren oinarriak sustraituz. Ikastaro hauetan Oinkari dantza taldeko hainbat partaide dabiltza irakasle lanetan, beraiek jasotzen dutena haurrei irakatsiz. Era honetara, lotura estua sortzen da talde guztien artean, izan ere, jarraitu beharreko bidea bakarra da.

13 urtetik gorako ikasleek berriz, astean behin, dantza garaikidearen munduan sartzeko klaseak izaten dituzte. Dantza garaikidearen oinarriak ikasi eta euskal dantzekin uztartuz, koreografia desberdinak sortzen dituzte.

Dantza ikastaroetan parte hartzeko jarraibideak ondorengo esteketan aurkituko dituzue (egin click):