FESTIBALAK 2017-10-15T23:28:07+00:00

FESTIBALAK

Betidanik izan du helburu Oinkarik dantza tradizionala eta euskal kultura sustatzea. Baina helburu hau ez da soilik Euskal Herrira mugatu, izan ere, 2007az geroztik, munduko hainbat txokotara eraman dugu gure oinak astinduz.

Hala ere, badakigu oraindik ere badirela hamaika leku gure dantzez gozatzeko zain daudenak. Horrela, esku zabalik hartuko ditugu zuen proposamenak. Dantza tradizionala zein garaikidea maletan sartuz, zuen beharretara egokituko gara, elkarrekin zuen eta gure kulturaz gozatzeko. Laster arte!

Festibalak img

Festibalen Curriculuma:

2007-08-03 Triangle Folklore Festival (Dinamarka)

2009-06-23 Bolsward Festival (Holanda)

2009-08-15 Festival Nacional de Folklore Ciudad de Jumilla (Espainia)

2010-08-01 Festival Folklorique International du Rouergue (Frantzia)

2010-08-07 Gyöngy International Folkdance Festival (Hungria)

2013-08-09 Billingham International Folklore Festival of World Dance (Inglaterra)

2017-08-08 Festival Folklorique International du Rouergue (Frantzia)